KARDIOLOGIA KIROL

Ofrecemos pruebas de esfuerzo con todas las garantías y la atención de cardiólogas expertas. Podrás conocer tu rendimiento y las frecuencias adecuadas de entrenamiento además de descartar enfermedad cardiovascular de riesgo. Ofrecemos también ecocardiograma complementario, necesario para descartar patologías cardiacas con riesgo alto de muerte súbita en el deportista ( valvulopatías, mioardiopatía hipertrófica,…).

OINARRIZKO KIROL EGIAZTAPENA

Kontsulta

Rekonozimendu kardiologikoa, elektrokardiograma eta ekokardiograma. Azterketa hau bihotzaren oinarrizko egoera ezagutu nahi duten pertsona osasuntsuei zuzenduta dago eta baita patología desberdinak (hipertentsio arteriala edo arritmiak esaterako) dauzkaten pazienteei eskeintzen da. Edozein pertsona, adin edo egoera fisikotan egin daiteke.

Elektrokardiograma

Zer da? 

 

Elektrokardiograma, EKG izenaz ere ezagutzen dena, bihotz-taupada bakoitzean gertatzen den bihotzaren jarduera elektrikoa erregistratzen duen proba da. Jarduera elektriko hori pazientearen gorputz-azaletik erregistratzen da, eta paper batean marrazten da trazadura baten bidez. Bertan, aurikulen eta bentrikuluen estimulu elektrikoak adierazten dituzten uhinak ikusten dira.Elektrokardiograma lortzeko erabiltzen den aparatuari elektrokardiografo deritzo.

Pazienteak etzanda egon behar du, erlaxatuta, hitz egin gabe, arnas erritmo normalarekin eta besoak eta hankak geldirik. Proba erraza da, erabilgarria, azkarra, ez du inolako eragozpenik sortzen eta ez du arriskurik pazientearentzat.

 

Zertarako?

Hona hemen argibide ohikoenak:

  • Preoperatorioa
  • Arritmiak: bihotz-erritmoaren alterazioak.
  • Bularreko mina.
  • Bihotz-barrunbeen egoera.
  • Arrisku kardiobaskularreko faktoreak dituzten pazienteak.
  • Jatorri farmakologiko edo metabolikoko trazaduraren aldaketak.
  • Putzaren azterketa.
  • Taupada-markagailuen gisako gailuen segimendua.

Ekokardiograma

Zer da?

 

Funtsezko proba diagnostikoa da, bihotza mugimenduan erakusten baitu. Ultrasoinuen bidez, ekokardiografiak bihotzaren forma, tamaina, funtzioa,  pareten mugimendua eta lodiera, eta balbulen funtzionamendua ezagutzeko informazio baliagarria ematen du.

Ekokardiograman, ultrasoinuak erabiltzen direnez, ez da gaixoa irradiatzen. Beste abantaila batzuk ere baditu: ez da proba mingarria eta ez du albo-ondoriorik sortzen.

Horretarako, gel eroale bat aplikatzen da pazientearen bularrean, eta transduktorearen gainean ere bai. Transduktorea pazientearen bularraren gainean jartzen da, toraxeko ezkerreko aldean.Kardiologoak transduktorea pazientearen bularretik mugituko du hainbat irudi lortzeko. Probak 15-30 minutu irauten ditu orokorrean.

 

Zertarako?

Ekokardiografia honako gaixotasun hauek aztertzeko erabiltzen da:

  • Bihotz-gutxiegitasunarendiagnostikoa(bihotzaren hutsegitea)
  • Balbulopatienbalorazioa(bihotz-balbuletako gaixotasunak)
  • Kardiopatiaiskemikoarenbalorazioa (infartu-eremurik badagoen ikusteko).
  • Miokardiopatiak(bihotzakosatzen duen muskuluaren gaixotasunak aztertzeko)
  • Perikardioanlikidoadetektatzea (isuri perikardikoa)
  • Hipertentsio arterialaren balorazioa
  • Arritmiak
  • Bestelakosindromeklinikoak, hala nola biriketako gaixotasunak.

KIROL-AZTERKETA AURRERATUA

Kontsulta

Azterketa honek rekonozimendu kardiologikoa, elektrokardiograma, ekokardiograma eta esfortzu maximoaren proba hartzen ditu barne. Azterlan hau, egoera fisikoa ezagutu nahi duten edo etorkizuneko gaixotasun kardiologikoei aurrea hartu nahi dieten pazienteei zuzenduta dago. Goi-mailako kirolari diren pazienteei egitea gomendatzen da, baita kirol-jarduera hasi berri dutenei ere.

Elektrokardiograma

Zer da? 

 

Elektrokardiograma, EKG izenaz ere ezagutzen dena, bihotz-taupada bakoitzean gertatzen den bihotzaren jarduera elektrikoa erregistratzen duen proba da. Jarduera elektriko hori pazientearen gorputz-azaletik erregistratzen da, eta paper batean marrazten da trazadura baten bidez. Bertan, aurikulen eta bentrikuluen estimulu elektrikoak adierazten dituzten uhinak ikusten dira.Elektrokardiograma lortzeko erabiltzen den aparatuari elektrokardiografo deritzo.

Pazienteak etzanda egon behar du, erlaxatuta, hitz egin gabe, arnas erritmo normalarekin eta besoak eta hankak geldirik. Proba erraza da, erabilgarria, azkarra, ez du inolako eragozpenik sortzen eta ez du arriskurik pazientearentzat.

 

Zertarako?

Hona hemen argibide ohikoenak:

  • Preoperatorioa
  • Arritmiak: bihotz-erritmoaren alterazioak.
  • Bularreko mina.
  • Bihotz-barrunbeen egoera.
  • Arrisku kardiobaskularreko faktoreak dituzten pazienteak.
  • Jatorri farmakologiko edo metabolikoko trazaduraren aldaketak.
  • Putzaren azterketa.
  • Taupada-markagailuen gisako gailuen segimendua.

Ekokardiograma

Zer da?

 

Funtsezko proba diagnostikoa da, bihotza mugimenduan erakusten baitu. Ultrasoinuen bidez, ekokardiografiak bihotzaren forma, tamaina, funtzioa,  pareten mugimendua eta lodiera, eta balbulen funtzionamendua ezagutzeko informazio baliagarria ematen du.

Ekokardiograman, ultrasoinuak erabiltzen direnez, ez da gaixoa irradiatzen. Beste abantaila batzuk ere baditu: ez da proba mingarria eta ez du albo-ondoriorik sortzen.

Horretarako, gel eroale bat aplikatzen da pazientearen bularrean, eta transduktorearen gainean ere bai. Transduktorea pazientearen bularraren gainean jartzen da, toraxeko ezkerreko aldean.Kardiologoak transduktorea pazientearen bularretik mugituko du hainbat irudi lortzeko. Probak 15-30 minutu irauten ditu orokorrean.

 

Zertarako?

Ekokardiografia honako gaixotasun hauek aztertzeko erabiltzen da:

  • Bihotz-gutxiegitasunarendiagnostikoa(bihotzaren hutsegitea)
  • Balbulopatienbalorazioa(bihotz-balbuletako gaixotasunak)
  • Kardiopatiaiskemikoarenbalorazioa (infartu-eremurik badagoen ikusteko).
  • Miokardiopatiak(bihotzakosatzen duen muskuluaren gaixotasunak aztertzeko)
  • Perikardioanlikidoadetektatzea (isuri perikardikoa)
  • Hipertentsio arterialaren balorazioa
  • Arritmiak
  • Bestelakosindromeklinikoak, hala nola biriketako gaixotasunak.

Esfortzu Proba

Zer da?

Esfortzu-proba gaixotasun koronarioaren diagnostikoa erabakitzeko laguntza moduan egiten da, baita bihotzaren gaitasun funtzionala ariketa fisikoaren aurrean neurtzeko eta pronostikoa baloratzeko ere.

Proba honetan gero eta esfortzu handiagoa egin behar da; paseoaren lastertasunean hasi eta martxa azkarrean, trostan edo korrika buka daiteke, gero eta azkarrago eta aldapatsuago bihurtzen ari den zinta ibiltari baten gainean.

Kardiologo batek egingo du proba, ondorengoak zaintzen dituztelarik: esfortzuarekiko jasangarritasuna, elektrokardiogramaren aldaketak, bihotzaren erritmoa eta presio arteriala.

Behar diren neurri guztiak hartuko dira zure segurtasuna eta erosotasuna gordetzeko, eta kardiologoak proba geldiaraz dezake beharrezkoa ikusten duen guztietan.

 

Zertarako?

 

Honako hauek dira argibide ohikoenak:

  • Hurrengo sintomak dituzten pazienteetan egiten da:
    • Min torazikoa.
    • Elektrokardiogramaren aldaketak.
    • Arnasa hartzeko zailtasuna (disnea).
  • Pazienteen tratamenduen erantzuna egiaztatzeko aukera ematen du.
  • Geldirik agertzen ez diren eta ahalegin fisiko garrantzitsu baten aurrean bakarrik agertzen diren aldaketa kardiobaskularrak detektatzen ditu.
  • Gaixotasun kardiobaskularren jarraipena.
  • Arrisku kirurgikoaren balorazioa.
  • Kirolaren kardiologian: screening proba gisa erabiltzen da. Sistema kardiobaskularrak ahalegin fisiko biziari erantzuteko eta berreskuratzeko gaitasuna aztertzen duen proba da.

Laktato neurriekin egindako esfortzu probak

Zer da?

Tapiz gurpildunean egiten den esfortzu proba da, esfortzu inkrementalaren aurrean bihotzak duen gaitasuna eta erresistentzia aztertzeko erabiltzen dena.

Probak irauten duen bitartean, odol-lagin txikiak ateratzen dira, laktatoa neurtzeko. Laktatoa konposatu organiko bat da, gure organismoak metabolismo anaerobikoaren ondorioz sortzen duena. Metatzeak giharretako azidosia eta, ondorioz, giharretako nekea eragiten ditu.

Proba honekin atalase laktikoa identifika dezakegu, entrenamenduko bihotz-maiztasunaren maila optimoak ezartzea ahalbidetzen duena.

 

Zertarako balio du?

 

Ariketa fisikoaren preskripzio pertsonalizatua ahalbidetzen du, bai kirolari hasiberrientzat bai profesionalentzat errendimendu handiagoa izan dezan.

 

KARDIOTEK

Calle Dolores Aguirre nº10. 20012. Donostia San Sebastián

kardiotekcitas@gmail.com

Ordutegia: 15:30-19:30 h.