Kardiologia kontsulta
Kardiologia kontsulta
2022 an bi kardiologok (Irene Rilo eta Ainhoa Rengel) sortutako Kardiologia klinika bat da. Klinika honen helburua gure pazienteei arreta hurbila eta pertsonalizatua eskaintzea da, azken froga zientifikoetan oinarrituta. Kirol praktikan prebentzioa bermatu nahi dugu. Itxaron zerrendarik gabeko arreta eskeintzen dugu.
Kardiologia
Zure bihotza zaintzea da guretzat garrantzitsuena. Gaixotasun kardiobaskularren bat baduzu, zure ingurukoak zaintzen badituzu, zeure burua zaintzen hasi nahi baduzu edo esperientziadun kirolaria bazara, hemen gaituzu laguntzeko.
Esfortzu Probak
Esfortzu proba gaixotasun koronarioa aztertzeko modu erraz bat da, entrenatzeko zure bihotz frekuentzia idealak ezagutzeko edo ariketa egiten hasi aurretik dena ondo dagoela egiaztatzeko. Gure kardiologoek zure kasuan gehien komeni den probaren berri emango dizute: Esfortzu proba konbentzionala, laktatoekin edo estreseko ekokardiograma.
Kirol Azterketa
Kirolari amorratua bazara, zeure burua zaintzen hasi nahi baduzu edo kirol lehiaketa batean parte hartzeko erabakia hartu baduzu ere, hau da aukerarik onena: Elektrokardiograma, Ekokardiograma eta Esfortzu proba. ¡Esku onenetan egongo zara!
Gure zerbitzuak
Konfiantzazko ingurune batetan, kalitatezko kardiologia-arreta eskaintzen dizugu, teknologia onenarekin eta itxaron zerrendarik gabe. Euskaraz edo gaztelaniaz, nahiago duzuna. Erdigunetik pauso batera, aparkaleku errazarekin. Autobus eta tren geltokitik gertu. Ez izan zalantzarik. Zure burua zaintzeko ordua heldu da.
Kardiologia orokorra
Kontrol kardiobaskularrak, estres-testak, tentsioko-holterrak eta elektro-holterrak eta ekokardiogramak egiten ditugu. Arrisku kardiobaskularreko faktoreen kontrola. Urteetako esperientzia duten Kardiologo adituek baloratuko zaituzte. Dagoeneko bihotzeko gaixotasunak dituzten pertsonentzat edo eta prebentziorako balio duna.
Kirol kardiologia
Kardiologo adituek egindako esfortzu probak eskaintzen ditugu. Gaixotasun kardiobaskular arriskutsuak baztertzeaz gain, zure errendimendua eta entrenamendu-frekuentzia egokiak ezagutu ahal izango dituzu. Gainera, ekokardiografia osagarria eskaintzen dugu, kirolariengan bapateko heriotza arrisku handia duten bihotz-patologiak baztertzeko (balbulopatiak, kardiomiopatia hipertrofikoa,…)
Kolaboratzaileak
Hitzordua eskatu
Telefonoa — 943092190
KARDIOTEK
Calle Dolores Aguirre nº10. 20012. Donostia San Sebastián